17 Ustelkeria kasuak Eguesibarreko udalean

Andiaren garaian ikerketa batzordea sortu zen. Batzordearen bitartez informazio gehiago eskuratu zuten eta konturatu ziren Gallipienzoren ustelkeria maila uste baino handiagoa zela oraindik, “Marbellako erara”. Adibide moduan aipatzen du Gallipienzok Kultur Etxe erraldoia egiteko proiektua eskatu ziola arkitekto bati. Proiektua egin eta ekonomikoki bideraezina zenez atzera egin zuen. Orduan arkitektoak indemnizazioa eskatu eta proiektuak balio zuena baino 10 aldiz gehiago ordaindu behar izan zuten. Arkitektoa garaian Iruñeko alkatea zen Barcinaren senarra zen. Andia ez zen Gallipienzo bezalakoa, baina hanka sartu zuen preferenteen gaiarekin.

secuencias de Miren Aranoa Astigarraga