16 Gorraitzeko proiektu politikoaren hasiera

Garai horretan Gorraitzeko lehenengo eraikuntzak hasi ziren eta, batera, auzo elkartea antolatzeko beharra sortu zen. Gallipienzok alkatetzak hartu zuen eta ustelkeria kasuak eta makro-proiektuak azaleratzen hasi ziren. Orduan kandidatura bat sortu eta hauteskundeetan aurkeztu ziren, baita bi zinegotzi lortu ere bai. Beste indar batzuekin elkarlanean, Gallipienzo botatzea lortu zuten ikerketa lan handia eginez. Gallipienzoren ordez Josetxo Andia sartu zen. Egoera hobetu zen, baina informazio eskasak eta opakutasunak bertan jarraitu zuten. Hurrengo legealdian Josetxo Andia izan zen alkate baina legealdia bukatu baino lehen, zentsura mozio baten bitartez, Andia kendu eta egungo alkatea sartu zen.

secuencias de Miren Aranoa Astigarraga